عدسة مكبرة
بحث محمل

James Joyce 
Dublindarrak 

الدعم
Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak. Ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga osagarri eta aberasgarri da. Batek beste baten oihartzun egiten du. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri dira liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: haurtzaroko istorioak, nerabezarokoak, helduarokoak eta Dublingo bizitza publikokoak. Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Joycek jende arrunt horren egunerokotasunaren akta jasotzen du ahalik eta objektibotasun handienaz, berak ikusten duen bezala, eta haien jokabidearen juzkurik egin gabe. Irene Aldasorok Euskadi Saria jaso zuen 2000n, liburu honen itzulpenagatik
€11.99
طرق الدفع

عن المؤلف

JAMES JOYCE (Dublin, 1882 – Zurich, 1941). Familia katoliko abertzale batean sortua. Jesusen Konpainiako ikastetxean ikasi zuen, eta garrantzi handia izan zuen horrek Joyceren literaturan. 1904an Irlandatik aldegin zuen, eta oso gutxitan itzuli zen; Zurichen, Polan, Triesten eta, batez ere, Parisen bizi izan zen. Literatura lanak: Chamber music eta Poems penyeats poesia-bildumak; Exiles antzerki-lana; Dublindarrak narrazio-bilduma; Artistaren gaztetako portreta, Ulises eta Finnegan’s Wake eleberriak.
شكل EPUB ● صفحات 274 ● ISBN 9788498686906 ● حجم الملف 0.7 MB ● مترجم Irene Aldasoro ● الناشر Alberdania ● مدينة Irún ● بلد ES ● نشرت 2022 ● للتحميل 24 الشهور ● دقة EUR ● هوية شخصية 8386029 ● حماية النسخ DRM الاجتماعية

المزيد من الكتب الإلكترونية من نفس المؤلف (المؤلفين) / محرر

699٬380 كتب إلكترونية في هذه الفئة