Loupe
Search Loader

Irène Némirovsky 
Suite frantsesa 
Bertsio argitaragabea

Support
Ohiz kanpoko nobela da Suite frantsesa, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du xx. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alderdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. Eszenak dira hunkigarriak batzuk, isekagarriak beste batzuk bidean bata bestearen atzetik irakurtzen ditugunak. Alemanek Frantzia hartu ahala behera dator ordu arte nagusi zen ordena. Gorrotoak pizten dira, baina baita maitasun historia ezkutuak eta kolaborazionismorik lotsagarriena ere.
Bidea galdu duen herri bati atera zion argazkia Némirovskyk. Okupazio garaiari buruz idatzi den fikzio lanik egiantzekoena. Argitasunez idatzia, sentimentalismorik gabe, bere borreroen eskuetan jarri zuen gizartea ulertu nahian idatzia.
Eleberriaren sorrera aztertzen duen aurkezpen bikain batekin aberastuta, Suite frantsesaren bertsio berri honek, garratzago eta zirraragarriagoa, eleberrigile gupidagabe eta zorrotza erakusten du, gizakiaren ahuleziak atzematen trebea, eta haren jokabide okerrenen lekuko eta, aldi berean, fede-emailea.
€14.99
méthodes de payement

A propos de l’auteur

Irène Némirovsky (Kiev, 1903 – Auschwitz, 1942). Familia judu aberatsean jaio zen. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz.
II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitz-era eraman zuten. Suite frantsesaz gain, euskaraz irakur daitezke Nemirovskyren liburu hauek: Gaizki ulertua, Arimen maisua, Odolaren sua, eleberriak eta Birjinak kontakizun bilduma, denak ALBERDANIAn.
Langue Espagnol ● Format EPUB ● Pages 480 ● ISBN 9788498687101 ● Taille du fichier 1.9 MB ● Traducteur Joxe Mari Berasategi & Mikel Garmendia ● Maison d’édition Alberdania ● Lieu Irún ● Pays ES ● Publié 2022 ● Téléchargeable 24 mois ● Devise EUR ● ID 8713160 ● Protection contre la copie DRM sociale

Plus d’ebooks du même auteur(s) / Éditeur

701 765 Ebooks dans cette catégorie