Kaca pembesar
Cari Loader

Jeff Kinney 
Bikotean hiru 
Gizajo baten egunkaria – Greg 7

Dukung
Maitasuna dabil airean… baina zer esan nahi du horrek Greg Heffley-rentzat?

Aurtengo San Balentin festak hankaz gora jarri du Gregen eskola. Pentsa!, azkenean bera ere mugitu da bikotekide bila! Laster konturatu da, ordea, bakarrik geratu daitekeela halako Gau Handian. Bere adiskide Rowleyk ere ez du bikotekiderik, baina hori gizajo baten kontsolagarria besterik ez da.

Halako batean, batere uste ez duenean, ordea, Gregek bikotea osatzea lortzen du. Baina Rowley ere hor dago eta… bikotean hiru sartzen al dira? Dena da posible. Baina ez dakigu nor izango den maitasun kontuan txapeldun.
€8.49
cara pembayaran

Tentang Penulis

JEFF KINNEY New York Timeseko 1. bestseller-egilea da, eta sei aldiz eskuratu du Nickelodeon Kids’ Choice Award sariketako libururik gogokoenaren saria. Munduan eragin gehien duten 100 pertsonetako bat da Jeff, Time aldizkariaren sailkapenaren arabera. Time aldizkariak 50 webgune onenetakotzat jotzen duen Poptropicaren sortzailea ere bada. Washington, D.C.n eman zuen haurtzaroa, eta, 1995ean, Ingalaterra Berrira aldatu zen. Gaur Jeff Massachusettsen bizi da, bere emazte eta bi semeekin, eta han An Unlikely Story liburu denda dute.
Format EPUB ● Halaman 218 ● ISBN 9788498687552 ● Ukuran file 25.8 MB ● Usia 17-12 tahun ● Penterjemah Miren Arratibel ● Penerbit Alberdania ● Kota Irún ● Negara ES ● Diterbitkan 2022 ● Diunduh 24 bulan ● Mata uang EUR ● ID 8645465 ● Perlindungan salinan DRM sosial

4,071 Ebooks dalam kategori ini