Kaca pembesar
Cari Loader

Juan Kruz Igerabide 
Hauts bihurtu zineten 

Dukung
Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz. Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna. Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan liteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz. Ez da garai historiko baten azterketa objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariotik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa.
€10.49
cara pembayaran

Tentang Penulis

Juan Kruz Igerabide Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Besteak beste, ALBERDANIA argitaletxe honetan argitaratu ditu: Sarean leiho eta Mailu isila poema-liburuak, Egia hezur eta Herrenaren arrastoan aforismo-liburuak, Hamabi galdera pianoari eta Motoa gazte-nobelak eta Hauts bihurtu zineten nobela.
Format EPUB ● Halaman 234 ● ISBN 9788498685633 ● Ukuran file 1.5 MB ● Penerbit Alberdania ● Kota Irún ● Negara ES ● Diterbitkan 2020 ● Diunduh 24 bulan ● Mata uang EUR ● ID 7615971 ● Perlindungan salinan tanpa

Ebook lainnya dari penulis yang sama / Editor

697,873 Ebooks dalam kategori ini