Lente d'ingrandimento
Search Loader

Autore: Aiora Zabala Aizpuru

Supporto
AIORA ZABALA AIZPURU. Irunen jaioa, han eta Zigan hazi zen, eta Bartzelona, Oxford eta Cambridgen ikasteko bekak eskuratu ditu. Ingurumen Zientzietan lizentziatua da, eta Ekonomia Ekologikoan doktorea. Erresuma Batuko Unibertsitate Irekian (Open University) eta Cambridgeko Unibertsitatean Ingurumen Politika irakaslea da. Nature Sustainability zientzia aldizkarian editore izan zen lau urtez, eta EITB Irratian eta Berria egunkarian kolaboratzailea ere izan da. Dibulgazio artikulu ugari idatzi ditu, euskaraz zein ingelesez, ingurumen, iraunkortasun eta giza zientziei buruz, eta hainbat liburu eta ikerketa artikulutan parte hartu du. Ikerketa eta lan bidaietan ibili da natura eta gizakien arteko harremanez ikasten, besteak beste Mexiko eta Hegoafrikako komunitate txikietan.




1 Ebook di Aiora Zabala Aizpuru

Aiora Zabala Aizpuru: Natura gure esku
Gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko gogoeta egiten du egileak liburu honetan, narrazioaren tresneria eta teknika dialogikoak erabiliz, eta bizipen pertsonalak, gaurkotasun osoko …
EPUB
€9.99