Lente d'ingrandimento
Search Loader

Maitane Ormazabal & Telmo Lazkano 
Nerabeen garrasia 
Osasun mentala aldaketa garaian

Supporto
Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Nondik sortzen dira gaztetxoak atsekabetzen ari diren elikadura nahasmenduak, antsietatea, depresioa, autolesioak eta jokabide suizidak? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin.
Baina haratago joan gaitezen: zer gertatzen ari zaie gure gazteei? Zergatik ugaltzen ari dira osasun mentaleko arazoak aurrekaririk gabeko mailetaraino?
Merezi du elikadura-nahasmenduen, antsietatearen, depresioaren, autolesioen eta jokabide suiziden labirintoan murgiltzea, haietan inguruneak izan ditzakeen eragin kezkagarriak argitze aldera. Zerk bultzatzen ditu joera kezkagarri horiek? Zeintzuk dira buru-hausgarri honen gakoak? Eta garrantzitsuena: nola lagundu dezakegu?
Liburu honek erantzun nahi die galdera horiei guztiei. Horretarako, egileek planteamendu holistiko batetik jorratu dute gaia, zorroztasun handieneko ebidentzia zientifikoa, lehen mailako profesionalen jakintza eta esperientzia, egiaztatutako tresna praktikoak eta patologia horiei aurre egin dieten pertsonen benetako testigantzak bateratuz.
Planteamendua integrala eta erabat dibulgatzailea da, ulerterraza eta praktikoa, eta tresna praktiko bat eskaintzea du helburu –irakurlearen kualifikazio-maila edozein dela ere–, nerabeen osasun mentalaren mundu konplexua esploratzeko, erronkak prebenitzeko, ulertzeko eta eraginkortasunez heltzeko funtsezko informazioa eskainiz, bereziki eskola-, familia- eta gizarte-esparrutik.
Azken batean, itxaropenerako itsasargi bat eskaintzen du liburuak, eta ekintzarako premiazko deia ere bai, gure gizarteari eta, bereziki, gure nerabeei erronka gogorrak planteatzen dizkien garai honetan.
€11.99
esaurito
Modalità di pagamento

Circa l’autore

Maitane Ormazabal terapeuta da, psikoterapia laburrean, ebaluazio psikologikoan eta psikodiagnostikoan aditua, baita E.M.D.R. traumetan esku-hartzean ere, Madrilgo Medikuntza Psikosomatiko eta Psikoterapiako Espainiako Elkarteak aitortua. Akreditatutako ACTP aditua, ICF-k eta ASESCO-k aitortua, hala nola coaching pertsonala eta exekutiboa, PNL-arekin, Neurozientzia eta Adimen Emozionala Excellent mailarekin eta Hazkunde eta Lidergo Emozional Pertsonal eta Exekutiboko Goi Mailako Programarekin. Halaber, Pedagogia Terapeutikoko irakaslea eta Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria da. Gaur egun coach eta terapeuta gisa kolaboratzen du EITBn. Autoestima como vitamina liburuaren egilea da.

Telmo Lazkano Gizarte Zientzietako irakaslea da Ospitale, Etxe eta Hezkuntza Arreta Terapeutikorako Gipuzkoako Lurralde Zentroan. hezitzaileentzako psikologia eta haur eta nerabeekiko psikoterapia laburrean espezializatua, Medikuntza Psikosomatikoaren eta Psikoterapiaren Espainiako Elkarteak aitortua, eta aditua da sare sozial eta pantailetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskadiko adikzioen arloko praktika onenaren saria eman zion (2022-2024).
Formato EPUB ● Pagine 246 ● ISBN 9788498688351 ● Dimensione 1.0 MB ● Casa editrice Alberdania ● Città Irún ● Paese ES ● Pubblicato 2023 ● Scaricabile 24 mesi ● Moneta EUR ● ID 9177672 ● Protezione dalla copia DRM sociale

Altri ebook dello stesso autore / Editore

11.084 Ebook in questa categoria