Lupa
Search Loader

Gotzon Hermosilla 
Road movie 

Apoio
Estatu Batuetara joan, han auto bat alokatu eta milaka filmetan ikusiaren ikusiz gure herrikoak balira bezala ezagutzen ditugun errepide eta autobide galduak zeharkatzea proposatu zidaten. Thelma eta Louisena bezalako esperientzia bat bizitzea, road movie baten protagonistak izatea, gure Easy Rider edo Paris-Texas propioa eraikitzea. Baiezkoa eman nuenean banekien zeren bila nindoan, zer topatu nahi nuen paraje urrun haietan, zein zen hartara bultzatzen ninduen indar ezkutua. Ameriketako toki urrun haiek guztiak inoiz bisitatu gabea izanagatik ere, apur bat nireak ere bazirela begitantzen zitzaidan. New York, Kalifornia, San Frantzisko, Los Angeles… oroitzapen asko, bizipen ugari iradokitzen zizkidaten izenak ziren, ordura arte Atlantikoa fisikoki zeharkatzeko aukera inoiz ez eduki arren. Nire belaunaldiko asko eta asko bezala, Patti Smith, Velvet Underground edo Johnny Thunders entzuten hezi naiz. Nire nerabezaroan orduak eta orduak egin ditut New Yorketik zetozen doinuak entzuten. Estatu Batuetako estoldetan filmaturiko hainbat pelikula betirako geratu ziren nire erretinetan itsatsirik hain hunkierrazak garen aro hartan ikusi eta gero. Kerouack, Bukowski, Thompson… oroitzapen bikainak dakarzkidaten izenak dira.
€4.99
Métodos de Pagamento

Sobre o autor

Gotzon Hermosilla (Barakaldo, 1966). AEKren prentsa-arduraduna da, eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile: Euskaldunon Egunkaria, Entzun!, Ostiela, Aizu! eta abar. Izu Giroa punk fanzinearen sortzaileetako bat da. Literatura ere jorratu dueta 2001ean Tene Mujika ipuin lehiaketa irabazi zuen.
Formato EPUB ● Páginas 64 ● ISBN 9788498685732 ● Tamanho do arquivo 0.2 MB ● Editora Alberdania ● Cidade Irún ● País ES ● Publicado 2020 ● Carregável 24 meses ● Moeda EUR ● ID 7615981 ● Proteção contra cópia sem

Mais ebooks do mesmo autor(es) / Editor

569 Ebooks nesta categoria