Lupa
Search Loader

Patxi Zubizarreta 
Barrikadak 

Apoio
Bost pertsonaia, bost bizitza, bost kontakizun: bost ikuspuntu egoeraz hobeto jabetzeko. Bost bagoi, liburu hau den tren espresari maisuki lotuak. Norabide argia: irakurlearengan lilura piztea. Eta galderak: hogei urte eta gero, sufrimenduak hor dirau, zer aldatu da?, onerako?, txarrerako?… 80ko urteetan kokatua dago istorioa, bakardadea are bakardadeago egiten duten Gabonetan. Barrikada bat dago Ordizian, espresaren bidean traban. Gauza ikusgarria da pneumatiko errez eta era guztietako tramankuluz egindako barrikada. Ikusteko modukoa. Kontakizunean aurreratu ahala, beste barrikada batzuk bistaratuko dizkigu Zubizarretak, Antton Olariagaren irudizko narrazioa lagun duela, bere irudimenetik sortutako pertsonaien baitan. Eta irakurleon baitan?
€6.49
Métodos de Pagamento

Sobre o autor

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964). Gasteizen bizi da bertan euskal filologia ikasketak amaitu zituenetik. Helduentzat idatzi du –Jeansak hozkailuan, Hiru gutun Iruñetik, Joan–, baita gazte eta haurrentzat ere –Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Xia Tenzinen bidaia miresgarria–, eta itzultzailea ere bada –Mirarien kalezuloa, Printze txikia, Malenkonia arabiar bat.
Formato EPUB ● Páginas 96 ● ISBN 9788498685718 ● Tamanho do arquivo 0.5 MB ● Editora Alberdania ● Cidade Irún ● País ES ● Publicado 2020 ● Carregável 24 meses ● Moeda EUR ● ID 7615979 ● Proteção contra cópia sem

Mais ebooks do mesmo autor(es) / Editor

701.765 Ebooks nesta categoria