Lupă
Încărcător de căutare

Pello Zabala 
Natura labur mintzo 

Ajutor
Argi mintzo da liburuaren azpititulua: Egunez egun, sasoien gurpilean. Egutegi zabal bat egin du Pello Zabalak, hilez hil eta egunez egun doana, egun bakoitzari komentario mamitsuak erantsiz. Meteorologiaz dihardu, noski. Eguraldiaz: elurraz, euriaz, lainoaz, txingorraz… eta beste hainbat meteoroz. Iragarpenez dihardu, jakina, eguneroko eginkizun baitu hori ere Zabalak. Naturak badu bere mintzoa, eta naturari erreparatzea nahitaezkoa dugu, basora sartu, eta sutarako egurra besterik ikusten ez duenaren jarrera aintzakotzat hartu nahi ez badugu behintzat. Eta laburra da mintzo hori gehienetan, ez baita natura alferrikako luzamendutan ibili zalea; laburra baina, mamitsua, eta halaxe, labur eta mamitsu, jaso du Pello Zabalak mintzo horren oihartzuna liburu honetan. Zabalak, liburu honetan, gonbite bat egiten du: GELDI ZAITEZ BIDEAN, ETA ZENTZUMENAK FINDU. Zentzumen zorrozketarako baliabide ugari eskaintzen digu, era ezinago atseginean, edonork ulertzeko moduan. Zer opari egokiago, bizimodu ustez modernoaren morroi garenontzat, gizalditako herri-jakituria berreskuratzeko aukera baino?
€13.49
Metode de plata

Despre autor

PELLO ZABALA (Amezketa, 1943). Gazte-gaztetatik, Arantzazun bizi da, eliz-ikasketak egin eta fraile frantziskotar egina. Meteorologia eta fraile-bizitzaz batera, beste bokazio bat izan du bizi osoan erro-errotik sustraitua: musika. Arantzazuko organista da eta makina bat eliz-kanta euskarazko armonizatu du. Irratian ere aritu da, luzaroan, bai musikari buruzko saioen gidari, bai eguraldiari buruzkoetan ere. Gaur egun ere irratigintzan ari da, eguraldiari buruzko albisteak nekazarientzat jorratzen.
Format EPUB ● Pagini 330 ● ISBN 9788498685466 ● Mărime fișier 3.6 MB ● Editura Alberdania ● Oraș Irún ● Țară ES ● Publicat 2020 ● Descărcabil 24 luni ● Valută EUR ● ID 7615960 ● Protecție împotriva copiilor fără

Mai multe cărți electronice de la același autor (i) / Editor

2.662 Ebooks din această categorie