Büyüteç
Arama Yükleyici

Jeff Kinney & Jeff Kinney 
Izotz urtzaldia 
Gizajo baten egunkaria – Greg 13

Destek
Elurrak Gregen Heffleyren eskola ixten duenean, auzoa neguko gudu-zelai bihurtzen da. Talde etsaiek, txoko bakoitzaren jabetza eskuratzeko borroka latzean, elur-gaztelu izugarriak eraikitzen dituzte eta elur-bolen borroka epikoak antolatzen dituzte. Eta jomugan, Greg eta Rowley Jefferson, haren lagunik onena.

Biziraupena dute jokoan, eta Greg eta Rowleyk aliantzak, traizioak eta elkarren aurka ari diren taldeak saihestu behar dituzte, urtzaldi betean dagoen auzo batean. Elurra urtzen denean, Greg eta Rowley heroi gisa aterako dira? Edo bizirik jarraituko dute hurrengo goiza ikusteko?
€8.49
Ödeme metodları

Yazar hakkında

JEFF KINNEY New York Timeseko 1. bestseller-egilea da, eta sei aldiz eskuratu du Nickelodeon Kids’ Choice Award sariketako libururik gogokoenaren saria. Munduan eragin gehien duten 100 pertsonetako bat da Jeff, Time aldizkariaren sailkapenaren arabera. Time aldizkariak 50 webgune onenetakotzat jotzen duen Poptropicaren sortzailea ere bada. Washington, D.C.n eman zuen haurtzaroa, eta, 1995ean, Ingalaterra Berrira aldatu zen. Gaur Jeff Massachusettsen bizi da, bere emazte eta bi semeekin, eta han An Unlikely Story liburu denda dute.
Biçim EPUB ● Sayfalar 218 ● ISBN 9788498687491 ● Dosya boyutu 40.0 MB ● Yaş 17-12 yıl ● Çevirmen Miren Arratibel ● Yayımcı Alberdania ● Kent Irún ● Ülke ES ● Yayınlanan 2022 ● İndirilebilir 24 aylar ● Döviz EUR ● Kimlik 8645460 ● Kopya koruma Sosyal DRM

Aynı yazardan daha fazla e-kitap / Editör

4.071 Bu kategorideki e-kitaplar