Büyüteç
Arama Yükleyici

José Javier Frías Sáez 
SALBURUA 
Hezeguneko hegaztiak

Destek
Adobe DRM
Örtmek José Javier Frías Sáez: SALBURUA (ePUB)
Salburuako hezeguneak parke naturala dira.
Gasteizen dauden aintzira eta baso batzuk dira.
Oso leku garrantzitsua eta baliotsua da.
Parke honetan hegazti eta beste animalia mota asko bizi dira.
Hegazti askok honaino bidaiatzen dute negua igarotzeko.
Udaberrian beste hegazti batzuk itzultzen dira
Afrikatik txitak edukitzera.
Liburu honetan animalia hauek
ezagutu ahal izango dituzu
eta bere bizitza nolakoa den ikasi.
Liburua kolorez ilustratuta dago
hegaztien akuarela deigarriekin.

IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
€9.99
Ödeme metodları

Yazar hakkında

Jose Javier Frías Gasteizen jaio zen 1974an.
Ingurumen-hezitzailea eta natura-marrazkilaria da.
Haurra zenetik, natura da bizitzan gehien gustatzen zaiona.
Beti gozatzen du izaki bizidunei eta bizi diren lekuei buruz ikasten.
Izugarri gustatzen zaio jendeari natura ezagutu
eta zaindu dezaten irakastea.
SEO-Betsaide taldeko kideekin batera,
hegaztiei buruzko hezkuntza-jarduerak prestatzen ditu.
Marraztea eta akuarelaz margotzea ere maite du.
2007. urteaz geroztik, ikusten duen natura osoa margotzen du.
Biçim EPUB ● Sayfalar 100 ● ISBN 9788419227546 ● Dosya boyutu 30.2 MB ● Yayımcı Ediciones Beta III Milenio ● Kent Bilbao ● Ülke ES ● Yayınlanan 2024 ● Baskı 1 ● İndirilebilir 24 aylar ● Döviz EUR ● Kimlik 9353084 ● Kopya koruma Adobe DRM
DRM özellikli bir e-kitap okuyucu gerektirir

Aynı yazardan daha fazla e-kitap / Editör

905 Bu kategorideki e-kitaplar