عدسة مكبرة
بحث محمل

Belen Altuna 
Euskaldun fededun 

الدعم
‘Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu’ idatzi zuen Rikardo Arregik, 1967an. Zer esan nahi zuen, ordea, euskaltzale eta jainkozale baten eztarritik ateratako oihu hark? Zein Jainko, zein fede-klase hil nahi zuen Arregik? Gizakia aske eta burujabe izaterik nahi ez zuen Jainkoa; berrehun bat urtean, gutxienez, ‘euskaldun ona’ izateko modu bakarra arautu zuen fede-klasea: euskalduna baserritar, Elizaren esaneko otzan eta modernitatearen etsai izan behar zuela agintzen zuen fedea. Hil beharreko Jainko beldur zale horren erradiografia zehatza egiten da liburu honetan. Integrismo katolikoaren garairik ilunena marrazten da, iturrietan edanik, izuaren zuztarretaraino bidaia eginez. XVIII-XIX. mendeetako Euskal Herria eta bere giro moral, politiko-ideologikoa da hemen agertzen dena; izan ere, garai hartan joan zen mamitzen ‘euskaldun’ eta ‘fededun’ hitzen arteko identifikazioa, ia gaur arte iraun duena ordea.
€12.49
طرق الدفع

عن المؤلف

Belen Altuna (Zarautz, 1969). Filosofia doktorea da. Donostian eta Italiako Modenan egin zituen ikasketak. 1998tik hona, Etika eta Kulturaren Filosofia irakasten dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako campusean. Hainbat testu liburu eta taldeko idatzitan parte hartu izan du, horien artean, Filosofia Politikorako irakurketak IIIan.
شكل EPUB ● صفحات 376 ● ISBN 9788498685657 ● حجم الملف 0.7 MB ● الناشر Alberdania ● مدينة Irún ● بلد ES ● نشرت 2020 ● للتحميل 24 الشهور ● دقة EUR ● هوية شخصية 7615973 ● حماية النسخ بدون

المزيد من الكتب الإلكترونية من نفس المؤلف (المؤلفين) / محرر

34٬476 كتب إلكترونية في هذه الفئة