Szkło powiększające
Search Loader

Belen Altuna 
Euskaldun fededun 

Wsparcie
'Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu’ idatzi zuen Rikardo Arregik, 1967an. Zer esan nahi zuen, ordea, euskaltzale eta jainkozale baten eztarritik ateratako oihu hark? Zein Jainko, zein fede-klase hil nahi zuen Arregik? Gizakia aske eta burujabe izaterik nahi ez zuen Jainkoa; berrehun bat urtean, gutxienez, 'euskaldun ona’ izateko modu bakarra arautu zuen fede-klasea: euskalduna baserritar, Elizaren esaneko otzan eta modernitatearen etsai izan behar zuela agintzen zuen fedea. Hil beharreko Jainko beldur zale horren erradiografia zehatza egiten da liburu honetan. Integrismo katolikoaren garairik ilunena marrazten da, iturrietan edanik, izuaren zuztarretaraino bidaia eginez. XVIII-XIX. mendeetako Euskal Herria eta bere giro moral, politiko-ideologikoa da hemen agertzen dena; izan ere, garai hartan joan zen mamitzen 'euskaldun’ eta 'fededun’ hitzen arteko identifikazioa, ia gaur arte iraun duena ordea.
€12.49
Metody Płatności

O autorze

Belen Altuna (Zarautz, 1969). Filosofia doktorea da. Donostian eta Italiako Modenan egin zituen ikasketak. 1998tik hona, Etika eta Kulturaren Filosofia irakasten dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako campusean. Hainbat testu liburu eta taldeko idatzitan parte hartu izan du, horien artean, Filosofia Politikorako irakurketak IIIan.
Format EPUB ● Strony 376 ● ISBN 9788498685657 ● Rozmiar pliku 0.7 MB ● Wydawca Alberdania ● Miasto Irún ● Kraj ES ● Opublikowany 2020 ● Do pobrania 24 miesięcy ● Waluta EUR ● ID 7615973 ● Ochrona przed kopiowaniem bez

Więcej książek elektronicznych tego samego autora (ów) / Redaktor

34 476 Ebooki w tej kategorii