Magnifying Glass
Search Loader

Natalia Ginzburg 
Bertute txikiak 

Support
Hamaika kontakizun labur biltzen ditu esku artean duzun liburuak, denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak, 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak, bi partetan antolatuak ordena kronologikoari jarraitu gabe, narrazio autobiografikoak lehen partean eta saiakera literarioak bigarrenean. Edertasun inarroslea darien kontakizunotan, bizi-ibilbidean egokitu zitzaizkionak hizpide, gogoeta zorrotza eskaintzen dio irakurleari, bere barneko kontuak agerian utziz. Liburu honetan, eskura du irakurleak naziek kartzelan senarra erail ondoren Nataliak idatzi zuen lehen testua, «Negua Abruzzon». Senarraren erailketa presente dago, baita ere, «Zapata urratuak» eta «Gizakiaren umea» kontakizunetan, gerra ondoko hondamendi sozial eta pertsonalarekin batera. Cesare Pavese adiskide eta Einaudiko lankidearen suizidioaren aztarnatik dator «Lagun baten erretratua», eta «Bera eta ni» kontakizunean, Gabriele Baldini bere bigarren senarrarekiko amodioaren sorreraz dihardu. 1959tik 1962ra arte Ingalaterran Baldinirekin izandako egonaldiaren fruitu dira Ingalaterrari eskainitako bi kapituluak: «Ingalaterraren gorazarrea eta arrangura» eta «La Maison Volpé». Bigarren zatiko lau testuetan –«Bertute txikiak» izenekoa da horietako bat–, gizarte eta komunitateari erasaten dieten gai edo auzi betierekoei heltzen die Ginzburgek: gerrak suntsitutako belaunaldiarekiko kezka, arimaren gaitzak, isiltasuna, egoismoa, erantzukizuna, errua, eta, jakina, familia, bere lanbidea, klase soziala, dirua, hizkuntzaren eta hezkuntzaren garrantzia, seme-alaben hazkuntza eta zaintza, amatasuna eta idazketa bateratzeko oztopoa, emakume izateak baldintzatutako bizitza, «bertute handien» gorazarrea eta, finean, errukia zer den ikasteko arorik aro kateatzen den giza bizitzan ibili beharreko bidea.
€9.99
payment methods

About the author

NATALIA GINZBURG (Palermo, 1916 – Erroma, 1991). Heziketa katolikoa jasotako ama izan zuen, eta aita, berriz, familia judu batekoa, unibertsitateko irakaslea. Nataliak, hala ere, heziketa laikoa jaso zuen. Leone Ginzburg intelektual antifaxistarekin ezkondu zen, eta biek parte hartu zuten Einaudi argitaletxearen sorreran. Italiako literaturak eman duen ahots bakanetakoa da. Euskaraz, hiru idazlan argitaratu dizkio Igela argitaletxeak: Hirira doan bidea (2001), Arratseko ahotsak (2003) eta Familiako lexikoa (2021).
Format EPUB ● Pages 156 ● ISBN 9788498686722 ● File size 1.7 MB ● Translator Irene Hurtado de Saratxo ● Publisher Alberdania ● City Irún ● Country ES ● Published 2022 ● Downloadable 24 months ● Currency EUR ● ID 8386026 ● Copy protection Social DRM

More ebooks from the same author(s) / Editor

700,748 Ebooks in this category