Magnifying Glass
Search Loader

Author: Olaia Revert Godoy

Support
Nire izena Olaia da. 1980ko ekainaren 20an jaioa, Mendaron bizi naiz betidanik. Txikitatik atsegin dut irakurketa eta idazketa; hausnarketak egitea, pentsamendu idatziak sortzea. Natura atsegin dut; bertako lasaitasun eta sentsazioek gogoeta egitera bideratzen naute. Egunero zerbait ikasten dut gizakiei buruz; nola somatzen ditugun aurkezten zaizkigun zailtasunak, gaixotasunak, eta nola egiten diogun aurre guzti horri. Profesionalki erizaina naiz eta honek ere beste ikuspuntu bat gaineratzen dio nire ulertzeko moduari. Duela 7 urte, desgaitasun arloan lan egiten hasi nintzen eta gertutik ikusten ditut eguneroko borroka eta erronkak, lehentasuna emanez egoeraren aurreko jarrerari; nola sentitzen duten, zer sentitzen duten. Enpatia izeneko hitz hori funtsezkoa dugu elkarbizitzan eta askoz gehiago landu beharko genuke. Zeinen desberdina izango litzateke gaur egun pertsona horietako askoren bizitza, txikitatik beraiek eta ingurukoek desgaitasunaren aurrean jarrera eta ezaguera egokia izan balute! Mezua helarazteko, bide hau aukeratu dut bihotzaren taupadei kasu eginez. Idazkera errazaren bidez istorio hauetan barneratu nahi duen orori zuzendua doa hitz bakoitza.




2 Ebooks by Olaia Revert Godoy

Olaia Revert Godoy: Goazen txangora!
IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, …
EPUB
DRM
€6.99
Olaia Revert Godoy: ¡Vamos de excursión!
En el libro Vamos de excursión, se presentan dos divertidas historias escritas en lectura fácil. La primera se titula Un jardín de mariposas. Hugo, el protagonista, tiene 10 años y por un …
EPUB
Spanish
DRM
€9.99