Förstoringsglas
Sök Loader

Abdela Taia 
Zure argitan bizitzea 

Stöd
Malika nekazari marokoarraren bizitzan hiru aldi nabarmendu daitezke. 1954an hasi, eta 1999a bitartean,
kolonizazio frantsesaren eta Hasan ii.a erregearen heriotzaren artean.
Aurrena, lehen senarra, Allal, Indotxinara joan zitzaion frantsesen alde borrokatzera.
Hurrena, 1960ko hamarkadan, Rabaten, zazpi ahaleginak egin behar izan zituen Khadija alaba
Monique burgesarekin neskame joan ez zedin.
Azkena, Hasan ii.aren heriotzaren bezperan, gazte lapur eta homosexual bat, Jaafar, etxera sartu
zitzaion lapurreta egitera eta, beharbada, Khadija hiltzera.
Malikarena dugu kontakizuna, Malikarena ahotsa, batzuetan xuxurlaka, bestetzuetan garrasika.
Eta Malikaren ikuspuntua bitarte, haren familiaren, ingurumariaren eta gizartearen berri jaso ahal izango
dugu.
Eta Malika ama du idazleak: M’Barka Allali Taia (1930-2010). Liburu hau hari eskainia da.
€11.99
Betalningsmetoder

Om författaren

Abdela Taia (Sale, Maroko, 1973). 1999az gero Parisen bizi da.
Taiaren beste liburu batzuk dira: Mon Maroc (2000), Le rouge
du tarbouche (2005), Salbazioko armada (ALBERDANIA, 2006),
Malenkonia arabiar bat (ALBERDANIA, 2008), Erregearen
eguna (ALBERDANIA, 2011), Infidèles (2012). Era berean
Alberdaniak gaztelaniaz hauek argitaratu ditu: El ejército de
salvación (2007), Una melancolía árabe (2009) eta El día del
rey (2011)
Salbazioko armada bere eleberrian oinarritutako
izenburu bereko filma zuzendu zuen (2014an estreinatu zen
Frantzian).
Formatera EPUB ● Sidor 174 ● ISBN 9788498687699 ● Filstorlek 1.2 MB ● Översättare Patxi Zubizarreta ● Utgivare Alberdania ● Stad Irún ● Land ES ● Publicerad 2022 ● Nedladdningsbara 24 månader ● Valuta EUR ● ID 8735176 ● Kopieringsskydd Social DRM

Fler e-böcker från samma författare (r) / Redaktör

45 633 E-böcker i denna kategori