Förstoringsglas
Sök Loader

Alberto Bargos Cucó 
PASIONARIA 
Bere bizitza

Stöd
Dolores Ibarruri Gómez, ’Pasionaria’,
Gallarta herrian jaio zen 1895ean.
Bere familia meatzaria izan zen.
Gaztetan irakasle-ikasketak egin nahi izan zituen
baina etxean ez zeukaten behar beste diru.
Meatzari eta sozialista amorratu batekin ezkondu zen.
Pobrezia gorrian bizi ziren
baina mundua alda zitekeela uste zuen.
Xede hau lortzeko komunista bihurtu zen
eta egunkarietan idazten hasi zen.
Bere lehenengo artikulua ’Pasionaria’ ezizenez sinatu zuen.
Bigarren Errepublikan diputatua izatera heldu zen.
Baina… 1936an, Gerra Zibila hasi zen.
Errepublikako milizianoen alde borrokatu zuen.
Azkenean, Franco jeneralaren faxistek
gerra irabazi zuten.
Horregatik, bere herrialdetik alde egin behar izan zuen.
Han zegoela, Espainiako alderdi komunistako buru
aukeratu zuten.
Demokrazia berpiztu zen
eta Pasionariak bere herrira itzultzea lortu zuen.
Berriro, diputatu hautatua izan zen.
Mitin askotan ibili zen
eta etengabe idazten jarraitu zuen.
1989an, 93 urte zituela, hil zen.
€9.99
Betalningsmetoder

Innehållsförteckning

Sarrera7

1. Familia eta herria
2. Txikitako urteak
3. Gaztaroa
4. Ezkontza
5. Seme-alabak eta bizitza elkarrekin
6. Lehenengo ekintzak eta idazkiak
7. Lehen urratsak alderdi komunistan (1920-1930)
8. Bigarren errepublikako urteak (1931-1936)
9. Gerra Zibila (1936-1939)
10. Bizitza atzerrian (1939-1977)
11. Itzulera (1977)

Om författaren

ALBERTO BARGOS CUCÓ (Egilea)

Bilbo (Bizkaia), 1965.
Irakurtzeaz gain, natura, mendia eta txirrindularitza zalea da.
Egun, ipuin-kontalaria eta idazlea da.
Urtetan, maisua, eta Goitibera aldizkariko zuzendaria izan zen.
’Lurraren aldeko Idazleen Nazioarteko Sare’ko kidea da,
hitza erabiliz mundua aldatu nahi duen elkartea.
Orain arte dozena bat liburu ditu argitaratuta.
Gehienek naturarekiko maitasun, giza eskubide
eta berdintasunari buruzko istorioak kontatzen dituzte,
bere jatorria, burdin meatzaritza, ahaztu gabe.


ELENA CIORDIA (Ilustratzailea)

Ortuella (Bizkaia), 1964.
1999tik Gorlizen bizi da.
Txikitatik gustatzen zitzaion margotzea.
Horregatik Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zuen.
1987an pintura espezialitatean lizentziatua izan zen.
Banakako hogei bat pintura erakusketa egin ditu,
Bartzelona, Valladolid, Bilbon, besteak beste.
Erakusketa kolektibo askotan parte hartu du ere.
Bere margolanak museo, erakunde eta bilduma pribatu ugaritan daude.
Azken urteotan ilustrazioa landu du.
Hamar bat liburu ilustratu ditu.
Ediciones Beta argitaletxean bi liburu argitaratu ditu:
Bilbao, ibilaldi bat akuarelaz (2022)
Euskal Herriko 40 emakume. Egon ginen, izan ginen (2023).
Formatera EPUB ● Sidor 80 ● ISBN 9788419227515 ● Filstorlek 9.6 MB ● Utgivare Ediciones Beta III Milenio ● Stad Bilbao ● Land ES ● Publicerad 2024 ● Utgåva 1 ● Nedladdningsbara 24 månader ● Valuta EUR ● ID 9352731 ● Kopieringsskydd Adobe DRM
Kräver en DRM-kapabel e-läsare

Fler e-böcker från samma författare (r) / Redaktör

9 801 E-böcker i denna kategori