Förstoringsglas
Sök Loader

Irène Némirovsky 
Birjinak 

Stöd
Liburu honek Némirovskyren hamabi kontakizun argitaragabe edo aurkiezin biltzen ditu. Horietako zazpi Okupazio garaian idatziak dira. Satirarena da bere idazteko artea, mingostasunez eta kezkaz tindatuta badator ere. Jadanik esaneko ez den patuak eraitsitako emakumeak ageri dira, beren garaipenez indarrez gabetutako gizonezkoak, joandako denboren nostalgian hondoratutako amak, herentziaren madarikazioak oinazeturiko seme-alabak… Némirovskyren ironiak hondamendia eragiten du kontakizun hauetan, denboraz aurretik ohartarazten gaitu hondamendiaz. Autorearen talentuaren labur bilduma dago liburu honetan.
€12.99
Betalningsmetoder

Om författaren

Irène Némirovsky(Kiev, 1903- Auschwitz, 1942). Familia judu aberatsean jaio zen. Uda guztietan Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantsez poliziak 1942ko uztailan Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitz-era eraman zuten. Odolaren suaz gain euskaraz irakur daitezke Nemirovskyren liburu hauek: Dantzaldia, Arimen maisua, Suite frantsesa eleberriak eta Birjinak kontakizun bilduma.
Formatera EPUB ● Sidor 200 ● ISBN 9788498686579 ● Filstorlek 1.7 MB ● Utgivare Alberdania ● Stad Irún ● Land ES ● Publicerad 2011 ● Nedladdningsbara 24 månader ● Valuta EUR ● ID 7854316 ● Kopieringsskydd utan

Fler e-böcker från samma författare (r) / Redaktör

701 765 E-böcker i denna kategori