Kính lúp
Trình tải tìm kiếm

Juan Kruz Igerabide 
Noiz arte arrazoi 

Ủng hộ
Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, bere aleetako batean Nietzscheri leporatzen dion bezala. Dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da. Baina ez bakarrik dinamita gisa. Luma leun ferekatzaile ere bihurtzen zaio tarteka. Edo ezten zorrotz. Edota gogoa goratzeko hegal. Inoiz zirto umoretsu… Beti irakurlearen bidaide.
€8.49
phương thức thanh toán

Giới thiệu về tác giả

Juan Kruz Igerabide. Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Besteak beste, ALBERDANIA argitaletxe honetan argitaratu ditu: Sarean leiho eta Mailu isila poema-liburuak, Egia hezur eta Herrenaren arrastoan aforismo-liburuak, Hamabi galdera pianoari eta Motoa gazte-nobelak eta Hauts bihurtu zineten nobela.
định dạng EPUB ● Trang 82 ● ISBN 9788498686128 ● Kích thước tập tin 3.1 MB ● Nhà xuất bản Alberdania ● Thành phố Irún ● Quốc gia ES ● Được phát hành 2020 ● Có thể tải xuống 24 tháng ● Tiền tệ EUR ● TÔI 7616014 ● Sao chép bảo vệ không có

Thêm sách điện tử từ cùng một tác giả / Biên tập viên

38.767 Ebooks trong thể loại này