放大镜
搜索加载器

Xabier Zabaltza 
Gu, nafarrok 

支持
Saiakera honetan Xabier Zabaltzak Nafarroan lehian dauden bi nazionalismoak salatzen ditu, ez baitira gai izan nortasun elkarganatzaile bat sortzeko. Espainolistek euskara eta euskal kultura mespretxatzen dituzte, eta abertzaleek ez dute oraindik ikasi euskalduntasuna nafartasunaren atal bat besterik ez dela. Nafarroa abertzaletasunaren hutsegiterik handiena da, baina ‘euskal arazoa’ konpontzeko gako bat ere bai. Gu, nafarrok aurreritzirik ez duten irakurleendako idatziriko liburu ikonoklasta bat da, funtsezkoa atzoko eta gaurko Nafarroa ulertzeko, batzuen eta besteen mito guztien gainetik. Egilearen ustez, afera ez da nazionalismo batak bestea garaitzea, sentimendu nazional guztiak biltzen ahal dituen erkidego berri bat sortzea baizik. Horixe da nafarren erronka nagusia.
€7.49
支付方式

关于作者

Xabier Zabaltza (Tutera, 1966) pentsalari eta pentsarazlea da. Historian doktore eta nazionalismoetan aditua, bi liburu argitaratu ditu gai horretaz: Mater Vasconia. Lenguas, fueros y discursos nacionales en los países vascos (Hiria, Donostia, 2005) eta Una historia de las lenguas y los nacionalismos (Gedisa, Bartzelona, 2006).
格式 EPUB ● 网页 112 ● ISBN 9788498685541 ● 文件大小 1.0 MB ● 出版者 Alberdania ● 市 Irún ● 国家 ES ● 发布时间 2020 ● 下载 24 个月 ● 货币 EUR ● ID 7615965 ● 复制保护

来自同一作者的更多电子书 / 编辑

3,939 此类电子书